Eguneroko lesioak tratatzeko
Nori zuzendua?
Muskuluetako eta hezurretako mina dutenak. Eguneroko bizitzan sortzen diren muskuluetako edo artikulazioetako min akutuak edo kronikoak. Hala nola; lunbalgiak, zerbikalgiak, jatorri tentsionaleko zefaleak, etab. Kirol-lesioak edo eguneroko lesioak, adibidez, lan errepikakorregiengatik sortzen direnak edo postura sedentarioetan egoten direnak.
Helburu orokorrak
Tratamendu-plana sortuko da pazientearekin batera. Bere istorio klinikoa aztertuz eta bere helburuak kontutan izanez.
- Mina gutxitzea.
- Mugikortasuna hobetzea.
- Funtzionaltasuna hobetzea eguneroko bizitzako jardueretan.
Zer jasoko duzu saio bakoitzean?
- Gure zentroan pertsona guztiak “zaintzen” saiatzen gara. Tratu hurbila eta diskrezioa dira gure ezaugarririk aipagarrienak. Pertsonaren arlo guztiak kontuan hartzen saiatzen gara; fisikoa, emozionala eta psikologikoa.
- Zure gorputzaren beharren arabera diseinaturiko ariketa plan pertsonalizatua egiten dugu, hala nahi eta behar izanez gero.
- Gure jarduerak eskuzko terapian daude oinarrituta batez ere. Horrez gain, beste terapia motak ere erabiltzen ditugu: ariketa terapeutikoa, ziztada lehorra, elektroterapia, etab.
- Saio bakoitzean, tratamendu-planean aurrera egiten saiatuko da, paziente bakoitzak tratamenduari ematen dion erantzunaren arabera.
- Eskuzko terapia-saioetan, kalitate goreneko olioak erabiltzen ditugu,% 100 naturalak, ekologikoak eta Bach loreekin eginak.
- ZAINDUZ zentroan Prana kosmetikako produktu batzuk salgai ditugu. Eskariak egiteko aukera ere badago.
Modalitateak eta prezioak
- Orokorrean 45 min saioak izaten dira. Baina 30 minutukoak ere izan daitezke. Inoren denpora eta dirua alferrik galtzerik ez dugu nahi. Nahi duenak ordu beteko saioa ere eskatu dezake. 45 min /35€
- Opari Bonoak. Ordu beteko masaia terapeutikoa oparitu dezakezu maite duzun horri.
Txartel polit baten idatzita emango dizugu. Oparia jasotzen duenak 3 hilabeteko epea izango du nahi duenean txanda bat hartzeko. Prezioa: 45€ (ordu beteko saioa).
- Ordainketa eskudirutan edo VISA bidez egin daiteke.
ZAINDUZeko fisioterapeutak
Ruben Vilalta Martinez
Jatorriz katalana naiz, Bartzelona hiriburukoa hain zuzen ere. Euskara maite dut eta ondarrutar hizkeran hitzegin dezakezu nirekin.
2009an diplomatu nintzen. Escola Universitària del Bages-en (Manresa, Katalunia). Han, irakasle talde bikaina izan nuen eta asko ikasi nuen.
Txikitatik sentitu dut nire lanbidea osasunaren arloan bideratuta zegoela. Izugarri gustatzen zait nire lana. Nire ezagutzekin pertsonen osasuna hobetzen laguntzea.
Nire bizitzan zehar beste interes batzuk ere garatu ditut, hala nola, meditazioa, eskalada, baratzezaintzako artea eta naturarekiko eta mendiarekiko grina.
Nire esperientzia klinikoa Ingalaterran, Southamptonen, hasi zen, fisioterapiako ikasketak bukatzean, eta han hasi nuen nire karrera profesionala. Ikastaro ugarirekin aberastu nuen nire fisioterapia prestakuntza, Brian Mulligan bezalako nazioarteko fisioterapeuten eskutik. Bobath kontzeptuarekin ere trebatu naiz paziente neurologikoak tratatzeko.
Nik erabiltzen ditudan terapiak hauek dira orokorrean:
- Elektro-puntzioa
- Puntzio sikua
- Mulligan kontzeptua
- Masaje terapeutikoa
Iraia Idoeta San Martin
Bartzelonako Ramon Llull unibertsitatean diplomatu nintzen 2002an. Ikasketak
burutu bitartean, eskuz linfa drainatzeko Vodder metodoa ikasi nuen, Ilona
Rosvaenge-ren eskutik (metodoa asmatu zuen Emil Vodder-en dizipulu zuzena).
Nire bizitza profesionaleko urte gehienak Frantzian eman ditut, eta Durangon ere nire kontsulta propioan aritu nintzen besteak beste.
Adin guztietako eta mota guztietako patologiak tratatu ditudan arren, esperientzia gehien adineko jendearekin izan dut.
Atsegin dut nire lana, jendeari nire esku dauzkadan tresna eta ezagutzekin beraien
momentuko beharretan laguntzea. Horretaz gain, maite dut baratzezaintza,
naturarekin kontaktua eta norberaren eta izadiarekin ditugun harremanen
ezagutzan sakontzea.
Erabiltzen ditudan terapiak:
– Masaje terapeutikoa
– Eskuz linfa drainatzeko Vodder metodoa