Neuroerrehabilitazioa

ZAINDUZ zentroko  lantaldearen helburu nagusia nahasmen neurologikoa duen pertsonari gaitasun eta funtzionalitate mailarik handiena lortzen laguntzea da, bere bizi kalitatea hobetzeko edo mantentzeko eta bere endekapena saihesteko.

Errehabilitazio-taldeak alor hauetan egiten du lan:

  • Laguntza eta Orientazioa: nahasmen neurologikoa duen pertsonari, bere senideei edota zaintzaileei, egoera berrira egokitzeko prozesuan.
  • Errehabilitazioa: autonomia eta independentziaren hobekuntza lantzen duen ikuspegi integral batetik.
  • Aholkularitza zaintzaileari: jarraibide indibidualak, senideek eta zaintzaileek egunerokotasunean integratu eta tratamendu eraginkor bat ahalbidetu dezaten.

 

Gure zentroan, Zainduzen, fisioterapia eta terapia okupazionalak Bobath Kontzeptua dute oinarritzat. Bobath Kontzeptua, mugimendu, funtzio eta postura kontrol arazoak hobetzera bideratuta dagoen tratamendu ikuspegia da.

Neuroplastizitatearen estimulazioa -konexio neuronal berrien sorrera- ezinbestekoa da errehabilitazio neurologikoan. Horretarako funtsezkoa da norbanakoarentzat zentzua duten aktibitate funtzionalak lantzea.