Eguneroko lesioentzako fisioterapia
Hezur eta muskuluetako lesioak ere tratatzen ditugu ZAINDUZ zentroan. Lesio hauek oso ohikoak izaten dira eta muskuluen, hezurren eta artikulazioen sistemei egiten diete kalte:
- Bizkarreko minak (zerbikalgia, lunbalgia, ziatialgia, lepoko zartakoa).
- Lesio zorrotz eta kronikoak (bihurdurak, tendinitisak, traumatismoak).
- Kirol lesioak (belauneko lesioak, lesio muskularrak, lesioen prebentzioa).
- Buruko minak (migrainak, zorabioak eta bertigoak).
- Ebakuntza osteko errehabilitazioa (aldaka edo belauneko protesia).
Pertsona bakoitzari neurrira egindako tratamendua lantzen da eguneratutako eskuzko terapia tekniketan oinarrituz:
- Puntzio sikua
- Puntu Kolpekarien teknika
- Gihar Energia teknika
- Mc Kenzie metodoa
- Mulligan kontzeptua
- Mobilizazio instrumentala
- Ariketa terapeutikoa
- Masaje terapeutikoa