Tratamendu arloak

Zainduz eremu klinikoko diziplina desberdinetako osasuneko talde profesionalez osatuta dago. Elkarrekin lan egiten dugu nahasmen neurologikoa duen pertsonari bere errehabilitazio prozesuan laguntzeko.

Fisioterapia Neurologikoa

Mugikortasun eta funtzioaren berreskurapena ahalbidetzen du.

Fisioterapia neurologikoaren helburua ahalik eta gaitasun funtzional altuena lortzea da.

Zainduzen landuko den Fisioterapia Neurologikoak Bobath Kontzeptuaren esku-hartze oinarriak jarraituko ditu. Honako hauek dira:

  • Gorputzeko posturako tonuaren berreziketa.
  • Tonu muskularraren normalkuntza.
  • Patroi motor normalduak erraztea.
  • Funtzioaren berreziketa.

Lantzen diren helburu nagusiak:

  • Konplikazioak saihestu eta hauei aurre hartzea.
  • Min zorrotz edo kronikoa murriztea.
  • Egoera fisiko orokorra mantentzea.
  • Pazientearen osasuna eta segurtasuna sustatzea etorkizuneko ospitalizazioak saihesteko.

Lantzen diren arlo nagusiak:

  • Oreka eta posturaren kontrola.
  • Mugikortasun funtzionala.
  • Ibilketa eta eskaileren erabilera.
  • Goiko eta beheko gorputz-adarren koordinazioa.

 

Terapia Okupazional Neurologikoa

Eguneroko jarduerak burutzeko behar diren trebetasunak eskuratzen laguntzen du.

Eguneroko jarduerak egiteko pazienteak duen maila funtzionala eta motibazioa ebaluatzen dira. Hauek kontutan izanda, errehabilitaziorako helburuak identifikatzen dira eta tratamendu plana lantzen da.

Terapia Okupazionalak aktibitate esanguratsua eta ingurunea erabiltzen du hurrengo helburuak betetzeko:

  • Beharrezko ezaguera, trebetasun eta jarrerak erraztea.
  • Eguneroko aktibitate eta rol desiratuak garatzea.
  • Ahalik eta autonomia eta integrazio gehiena lortzea.

Lantzen diren arloak:

  • Trebetasun motorrak.
  • Alde sentsitiboak.
  • Gaitasun Kognitiboak.
  • Emozio kontrola.
  • Komunikazio eta gizarte gaitasunak.

Landutako eguneroko aktibitate funtzionalak:

  • Eguneroko jarduera funtsezkoak: (janztea, jatea, garbitzea, sofa edo ohetik altxatzea…).
  • Aktibitate instrumentalak (erosketak, diruaren erabilera, etxeko garbiketa, sukaldatzea…)
  • Aisialdiko aktibitateak (egokitutako kirola, teknologia berrien erabilera…).

Laguntza teknikoei buruzko aholkularitza eskaintzen da behar duten pazienteei ( ferulak, foot up, makuluak, pausoka ibiltzeko gailuak, etab).

 

Errehabilitazio Neuropsikologikoa

Garuneko lesioengatik ondorioztatutako zailtasun kognitiboak berreskuratzen eta orekatzen laguntzen du.

Errehabilitazio neuropsikologikoak kalte zerebralaren ondoriozko gabezia kognitiboetan finkatzen du bere lana. Horrez gain, lesioak berak edo lesioaren bizipenak eragindako jokaera asaldurak, motibazionalak eta emozionalak aztertu eta tratatzen ditu.

Aldi berean, familiekin egiten da lana, laguntza eta babesa emateko esparrua eskainiz. Errealitate berriari aurre egiteko baliabideak lantzen dira sesio psikoedukatiboen bitartez.

Lantzen diren arlo nagusiak:

  • Egoera kognitiboaren ebaluazioa: gabezia kognitiboak eta mantendutako gaitasunak (pertsona bakoitzaren profilera egokitutako proba psikometrikoak erabiliz).
  • Jokaera asalduren tratamendua (desinhibitzea, agresibitatea) motibazionalak (apatia, abulia…)eta emozionalak (labilitate emozionala, suminkortasuna, depresioa, antsietatea…)
  • Saio indibidualak (interakzioa onuragarria antzeman ezean, adibidez gizarte trebetasun entrenamenduan).
  • Berreskuraketa ariketak (idatzizko ariketa klasiko eta euskarri informatikodun errehabilitazio programekin).
  • Orekatzeko ariketak (material maneiatzaile eta kanpo laguntzekin: Agendak, egutegiak, libretak, antolaketa sistemak sistemak…)
  • Psikoterapia: Kontzientzia, itxaropenak, arazoen konponbidea, dolua, onarpena, rolen eta estatusaren berregituratzea.
  • Familia: Psikoedukazioa/ psikoheziketa, laguntza, kontzientzia eta itxaropenak.

Lantzen diren alor kognitiboak:

  • Atentzioa
  • Orientazioa
  • Memoria
  • Hizkuntza eta Hizkera
  • Praxiak
  • Gnosiak
  • Funtzio Exekutiboak
  • Kalkulua
  • Goi mailako arrazonamendua
  • Gizarte Kognizioa